Lan bila dabiltzanentzat edo lana hobetu nahi dutenentzat ikastaroak

Ubane Madera Zangitu 2021ko eka. 19a, 08:57

Ekainean abiatu zuen Udalak Lan eta Gizarte Arloko Aholkularitza, Diputazioaren laguntzaz.

Uztailean, bost ikastaro eskainiko dituzte Soraluzen, Lan eta Gizarte Arloko Aholkularitza zerbitzuaren eskutik. Lan bila dabiltzanei zein lana hobetu nahi dutenei zuzendutako ikastaroak dira. Parte hartzeko hiru baldintza bete behar dira: adinez nagusia izatea, Soraluzen erroldatuta egotea eta Lanbiden izena emanda izatea. Lanerako baimenik ez dutenek ere parte har dezakete ikastaroetan.

Honako bost ikastaroak eskaini dituzte:

  • Elikagaien manipulazioa, 4 ordu
  • Euskara pertsonen zaintzan, 15 ordu
  • Euskara industria sektorean, 15 ordu
  • Enplegua online bilatzea: lana bilatzeko bideak, profil profesionala eguneratzea enplegu-webguneetan, curriculuma lainoan.
  • Eskulan tailerrak, kosmetika naturala, sortu birziklatuz, 15 ordu

Ikastarook HHIren (EPA) lokaletan eskainiko dituzte, Zabaltzen-Sartu Kooperatibaren eskutik. Goizez izango dira, 09:00etatik 13:00etara. 

Ekainaren 30a baino lehen

Izena emateko epea martitzenean, ekainaren 22an zabalduko dute eta ekainaren 30era arte izango da horretarako aukera, HHIn bertan (Baltegieta, 2). Ikastaro bakoitzean 10-15 lagunendako lekua izango da.