Soraluze zeroan, eskualdean, berriz, positibo bakan batzuk azaldu dira

Erredakzioa 2021ko eka. 18a, 14:24

SARS CoV-2 koronabirus kasu barik segitzen du Soraluzek. Hirugarren astez. Eskualdean, berriz, bakarrik Debak eta Soraluzek eusten diote zeroari. Gainontzekoetan, gutxirekin bada ere, kasu bakan batzurekin segitzen dute. Bestalde, gaur iluntzean neurri berriak iragarriko ditu LABI batzordeak.

Eibarren, aste hasieran zuten kasu kopuru berarekin segitzen dute. Bestalde, Elgoibarren eta Mendaron, zero positibo izatetik positibo bana izatera pasatu dira. Eta Mutrikun ere gora egin du positibo kopuruak, 2tik 4ra. 

Hona hemen azken zazpi egunotako datuak, herriz herri:

  • Eibar 3    36,40
  • Elgoibar 1   8,67
  • Mendaro 1   47,28
  • Deba  0    18,34
  • Mutriku  4   75,27
  • Soraluze   0    0
  • Debabarrena  9