Denetariko musika pintxatuko dute zapatuko DJ saioan, “Deep Housetik hasi Industrial Technora, denetik”, esan du ekimenaren antolatzaile DJ Apak. Bestela esanda, musika lasaigarria eta dantzagarria, denetik izango da plazan.
Plazaren goiko partean ipiniko dute taula, DJek eta handik girotuko dute Plaza Zaharra.