Bihar, barikua, Bartzelonara abiatuko dira Pili Alonso eta Unax Rodriguez ama-semeak, Audi Creativity Challenge lehiaketako finalista moduan. Youthnet aplikazio proposamena aurkeztu dute eta beste bederatzi proiekturekin lehiatuko dira.
Soraluzetarrek aurkeztutako ekimenaren helburua da kontaktuan jartzea lanbidea aukeratu behar duten gazteak eta lanean ari diren pertsonak zein lanbidea aukeratu behar duten gazteak eta erretiratuak. Hartara, langileek zein erretiratuek euren lan-esperientzietan oinarritutako aholkuak eman ahalko lizkiekete gazteei, haiek lanbidea errazago aukeratu dezaten.
Euskal Herriko bakarrak
Berez, Audi Creative Challlenge lehiaketara ikastetxeetako ordezkariak aurkezten dira, baina Pili Alonso eta Unax Rodriguez ama-semeak euren kabuz osatutako taldearekin aurkeztu ziren, Peñíscolako beste hiru lagunekin batera. Bakarrak dira. Gainera, Euskal Herriko ordezkaritza bakarra ere bada soraluzetarrena.
Audi Creativity Challenge edizioaren proiektu irabazlearendako saria Silicon Valley-rako (Kalifornia, AEB) bidaia izan behar zen, gero hango hainbat profesionalekin, lehiaketara aurkeztutako proiektua garatzeko aukerak aztertzeko. Baina, pandemia dela-eta, Kalifornian barik, Lanzaroten egingo dute lanketa hori, Silicon Valleyko adituak zein saridunak han elkartuta.
Botoa emateko
Finala asteburu honetan izango den arren, oraindik bada aukera soraluzetarren proiektuaren alde botoa emateko. Soraluzetarrek, oraingoz, 205 boto eskuratu dituzte. Botoa emateko klikatu HEMEN (Youthnet proiektua beheko partean dagoena da).