Balkoietako edo terrazetako kristalezko itxituren gaineko araudia

Ubane Madera Zangitu 2021ko eka. 17a, 12:38

Etxebizitza bat kristalezko itxiturarekin.

Hainbat herritarren eskaerak tarteko, balkoiak edo terrazak kristalezko gortinen bidez ixteko aukeraren gaineko araudia landu du Udalak. Orain, araudia jendaurrean ipini du, interesa duenak ikusi eta ekarpenak edo alegazioak egin ahal izateko. Adibidez, araudiak zehazten du bizilagunen batek mota horretako itxiturak ipini nahi baditu, komunitate osoak ipini beharko dituela.

Oro har, Udalak landu duen araudian kristalezko itxiturak ipintzeko baldintzak eta xehetasunak jaso dituzte. Adibidez, itxituraren sakonera eta altura, zelako materiala erabili ahal izango den eta bestelako ezaugarriak.

Araudia jendaurrean egongo da 20 egunez. Interesa duen edozeinek kontsulta dezake. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.