Neomak taldeak kontzertua eskainiko du zapatuan

Egoitz Unamuno 2021ko eka. 17a, 08:46
Neomak taldea martxoan Eskoriatzan eskainita kontzertuan.

Zazpi trikitilari gaztek osatzen duten Neomak taldeak musika emanaldia eskainiko du zapatuan Antzokian, Kulturaldiaren barruan. Euskal kopla tradizionaletatik abiatuta garatu duten ikuskizun garaikidea taularatuko dute bertan. Oharra: Plaentxia.eus-ek hiru sarrera bikoitz zozkatzen ditu HEMEN.

Neomak hitzak Ilargi berriak esan nahi du, grezieraz, eta, hain zuzen, trikitiaren eta euskal koplen tradizioa era berrituan dakarte zazpi trikitilari gazteok. Folk garaikide moduan definitzen dute egiten dutena: "Gehienak euskal kopla tradizionalak dira, betiko kopla eta doinuak, baina beste buelta bat emanda. Bertsio batzuk ere jotzen ditugu, eta orain hasi gara poliki-poliki gure kantuak sortzen; sortze prozesu horretan gaude oraintxe bertan”.

Kepa Junkerarekin ‘Sorginak’ taldean ibilitako bost kidek eta beste bi musikarik osatzen dute Neomak taldea; Arrasateko, Debako, Zarauzko, Zizurkilgo eta Asteasuko zazpi emakume dira –Amets, Irati, Leire, Eneritz, Garazi, Alaitz eta Maria–. Duela hilebete batzuk abiatu zuten proiektu berria euren ibilbide propioa egin eta “ilargi berriak lagun zaharren ondoan” bizitzeko. Bertsiokin batera, hasiak dira euren kantu propioak sortzen ere: “Orain hasi gara poliki-poliki gure kantuak sortzen; sortze prozesu horretan gaude oraintxe bertan”.

Neomak taldeak zapatuan eskainiko duen kontzertua arratsaldeko 19:30ean hasiko da Antzokian eta sarrerak salgai daude Iratxo goxodendan, 5 euroko prezioan. Plaentxia.eus-ek hiru sarrera bikoitz zozkatzen ditu HEMEN