Aktore eta musikari profesionalak bailiran

Ubane Madera Zangitu 2021ko eka. 17a, 09:19

Atzo, eguaztena, musika eskolako ikasle gaztetxoenek Herri Antzokian zeuden ikusle guztiak bereganatu zituzten, Pentagramaenea saioarekin. Aktore eta musikari profesionalak bailiran taularatu zuten ipuin musikatua, benetan lan handia egin zutela erakutsiz. Aretoa bete zutenen txalo zaparrada eskuratu zuten.

Ordu erdi pasako emanaldia eskaini zuten 4, 5 eta 6 urteko musika ikasleek. Etenaldi barik, Pentagramaenea ipuinaren kontakizuna eta kantuak tartekatu zituzten, pertsonaia bakoitzaren paperean bikain sartuta. 

Ikusleek barrez, harridura adierazpenekin eta txalo ugarirekin erantzun zioten txikienek egindako lan handiari. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.