Soraren tabernarako kudeatzailea behar da

Ubane Madera Zangitu 2021ko eka. 16a, 11:45
Herritarrak futbol zelaiko tabernan. Artxiboa.

Soraluze Futbol Taldeak Ezozi Futbol Zelaian duen taberna kudeatzeko pertsona behar du, ahalik eta lasterren taberna zabaltzeko. Gutxieneko baldintza da taberna zabalik izan beharko dela futbol partida egunetan. Halaber, aldagelen garbiketa ere egin beharko du pertsona horrek.

Soraluze Futbol Taldetik emandako xehetasunen arabera, presazkoa dute futbol taldearen tabernarako kudeatzailea hartzea, ahalik eta lasterren zabaldu nahi baitute taberna, uda honetan bertan.

Kudeatzaile horrendako baldintzak dira adinez nagusia izatea, autonomoa izatea, futbol partidak daudenean taberna zabaltzea eta aldagelak garbitzea. 

Hortik aurrerantzeko jarduna eta funtzionamendua kudeatzaileak berak erabakiko ditu, baina Sorako zuzendaritzatik hobetsiko dute kudeatzailea herrikoa izatea eta besteak beste, futbol partidarik ez dagoenean ere taberna zabaltzea, batik bat, asteburutan eta noski, esandako moduan, uda honetan ere bai, abuztua barne.

Eskaintzarekiko interesa duena Sora Futbol Taldearekin jarri behar da harremanetan (Gorka: 650189547). Ahalik eta lasterren.