Kontrargiren erakusketa berria

Ubane Madera Zangitu 2021ko eka. 15a, 12:27

Gaur, martitzena, gai librearekin, Kontrargiko kideek ateratako 30 argazki inguruk osatutako erakusketa zabalduko dute. Paisaiak, kontraargiekin egindako argazkiak, makroarekin ateratakoak… denetik apur bat izango da. Uztailaren 3ra arte izango da erakusketa gelan, ikusgai.

Lanegunetan, 19:00etatik 20:30ak bitartean eta zapatuetan 12:00etatik 13:30ak arte egongo da ikusgai.

Bestalde, elkartearen 35. urteurrenaren harira, urrian erakusketa berezia antolatu nahi dute elkartekoek, Juan Antonio Palacios eibartarraren Harria erakusketa nahi dute ekarri.