Debabarrena zerora hurbiltzen

Ubane Madera Zangitu 2021ko eka. 14a, 15:20
Etxaburueta kalea gaur eguerdian, ekainaren 14.

Ia-ia desagertu dira SARS CoV-2 koronabirus kasuak eskualdean. Gaur argitaratutako datuen arabera, eskualde osoan bost positibo besterik ez dituzte atzeman. Soraluzeko kontagailuak, berriz, zeroan segitzen du.

Egunetik egunera, gutxitzen doaz SARS CoV-2 koronabirus kasuak. Herrian zero kasurekin segitzen dugu eta inguruan ere berdetzen doa egoera. 

Gipuzkoa osoan, 5.000 biztanletik gorako udalerrien artean, bakarrik Azkoitia dago eremu gorrian sartuta eta Ordiziako semaforoa kolore laranjan dago. 5.000tik beherakoen artean, berriz, bat bera ere ez dago eremu gorrian sartuta, baina intzidentzia-tasa metatu altua dute Belauntzak, Berastegik, Elduainek eta Ibarrak. 


Eskualdera bueltatuz, hona hemen datuak, herriz herri:

  • Eibar   3        40,04
  • Elgoibar    0   26
  • Mendaro   0    0 
  • Deba    0        18,34
  • Mutriku  2     37,64
  • Soraluze   0   0 
  • Debabarrena 5