Martxoaren 5ean abiarazi zuen mankomunitateak kafe-kapsulak batzeko zerbitzua, minigarbiguneen bidez. Ordutik hona, 1.060 kilo batu dituzte: 560 kilo kapsula metaliko eta 500 kilo plastikozko kapsula.
Mankomuniateak debabarrendarrei zerbitzu hori erabiltzera animatu nahi ditu, Nestlérekin lau urterako sinatutako hitzarmenari esker, “lehen eskualdean birziklatu ezin genituen hondakinak birziklatzeko aukera ematen baitu”.