Soraluzek SARS CoV-2 koronabirusaz libre segitzen du

Ubane Madera Zangitu 2021ko eka. 11a, 14:38

Zubi Nagusia. Argazkia: Ander Pastoriza.

Eskualdean, SARS CoV-2 koronabirusaz kutsatutako debabarrendarren kopuruak jaisten segitzen du egunetik egunera. Gaurko datuen arabera, eskualde osoan, zortzi positibo hauteman dituzte, horietako zazpi Eibarren. Herri guztietako semaforoa dago berde kolorean.

Gaur argitaratutako datuen arabera, Soraluzek SARS CoV-2 koronabirusaz libre segitzen du. Ez dute positiborik atzeman eta intzidentzia ere zero da. Berdin dago Mendaro.

Mutrikun eta Elgoibarren ere ez dute positiborik detektatu azken zazpi egunotan, baina oraindik bi herri horietako intzidentzia-tasa metatua ez da zero.  Eibarren, berriz, zazpi positibo atzeman dituzte eta bat Deban.

Hona hemen ekainaren 4tik ekainaren 10era arteko datuak, herriz herri:

 

  • Eibar  7     40,04
  • Elgoibar 0    34,66
  • Mendaro  0   0
  • Deba  1          18,34
  • Mutriku  0    18,82
  • Soraluze 0    0
  • Debabarrena 8

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.