Argitaratutako zerrendetan daude jasota irailean Haurreskoletan hasiko diren neska-mutikoak. Horren arabera, Soraluzeko Haurreskolako 0-1 urtekoen gelan ume bat egongo da eta beraz, adin tarte horretan 7 leku daude libre.
1-2 urtekoen gelan, berriz, 5 ume egongo dira eta beraz, adin tarte horretan 8 leku daude libre.
Haurreskolatik gogora ekarri dute, leku libreak daudenez, izen-ematea zabalik dagoela. Soraluzeko Haurreskola 07:30ean zabaltzen da eta 17:00etan itxi. Frontoian dago, musika eskolaren beheko partean. Norbaitek informazio gehiago behar badu edo izena emateko, bertara jo dezake edo telefonoz deitu, honako zenbakira: 94375 13 32.
Orain, 14 ume
2020-2021 ikasturtea bukatzear dagoen honetan, 0-1 urtekoen gelan lau ume daude eta 1-2 urtekoen gelan, berriz, 10. Ikasturtea hasi zenean, berriz, guztira, 10 ume zeuden. Izan ere, urtean hiru bider eskaintzen dute Haurreskolan izena emateko epea eta leku libreak dauden kasuetan, nahi denean eman daiteke izena, orain moduan.
Haurreskolen Partzuergoko parte da Soraluzekoa, zerbitzu publikoa, beraz. Hori horrela, besteak beste, laguntzak ematen dituzte haien beharra duten familientzat.