Kejak eta eskarixak

Kiroldegi gaineko oholtza garbitzeko proposamena

Ubane Madera Zangitu 2021ko eka. 9a, 11:18

Zikinkeria pilatuta, Gaztelekuko oholtzaren barruko aldean.

A.U. herritarrak kiroldegi gainarekin lotutako proposamena egin nahi dio Udalari, hango oholtzan pilatzen den zikinkeria garbitzeko. Gutuna helarazi du erredakziora hori azaltzeko. Barruan irakurgai:

“Kiroldegi gainean dagoen oholtza garbitzea proposatzen dut. Bertara igotzeko eskailera batzuk daude eta barruan zikinkeria handia dagoela nabarmentzen da: plastikoak, latak…

Hori egin ahal izateko, eskaileren aurreko aldean dauden xaflak askatu eta barruko aldeko zikinkeria atera ondoren, dena xaflekin ixtea ondo legokeela iruditzen zait”.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.