
Keixetako errekako urak ustiatzeko, bederatzi baserrik Errotazar baserria sortu zuten 1921 urtean, Keixetako errota izenez ere ezagutua. Gaur egin ia desagertuta dago. Bestalde, errekaren amaieran Olea baserria dago. Gehiago jakiteko klikatu HEMEN.
Leizeaga erreka

Leizeaga errekak Ozuma errekarekin bat egiten duen puntuan baino apurtxo bat gorago Leziagako haitzak daude. Toponimo bera partekatzen dute, bada. Gehiago jakiteko klikatu HEMEN.
Lisiba erreka

Lisiba errekak hiru izen hartzen ditu: goiko partean, Lisiba, erdikoan Osuma eta behekoan, Orroaga. Antzina, lau ola eta errota mugitzen zituen erreka horrek. Gehiago jakiteko klikatu HEMEN.
Olakorta erreka

Olakorta errekak lauzpabost kilometro ditu eta azken bietan sartzen da Soraluzen. Herritar askok ezagutzen dute, bai behintzat, haren zati bat: Sagar-Errekako putzua. Gehiago jakiteko klikatu HEMEN.