36ko memoriaren eskulturari pieza bat kendu diote

Egoitz Unamuno 2021ko eka. 8a, 08:36

Eskultura, pieza kenduta.

Duela egun batzuk, ezezagunek pieza bat erauzi zioten 36ko Gerrako memoriaren eskulturari. Pieza hori udaltzaingoak berreskuratu zuen eta egunotan itsatsi diote berriz eskulturari. Tere Guenetxea eskulturaren egile eta Soraluze 1936 taldeko kideak gertatutakoa gaitzetsi du. 

Isiltasuna hausten eskultura 2014ko irailaren 22an ezarri zuten Iturburuko pasealekuan, 36ko Gerra sufritu zuten herritarren omenez. Tere Guenetxea artistak dohaintzan emandako artelana Soraluze 1936 taldearen ekimenez ezarri zuen Soraluzeko Udalak, "ahaztutako sufrimenduaren eta ahotsen aitortza, oroitzeko eta hausnartzeko gunea" sortzeko helbruz.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.