Oraingoz, hiru lehiakide

Ubane Madera Zangitu 2021ko eka. 5a, 09:01
Imialda Mateos Ramosen balkoia, Baltegietan.

Ekainaren 25era arte dago izena emateko epea zabalik baina herritarrak hasi dira lore lehiaketarako izena ematen. Oraingoz, hiru lagun animatu dira, tartean hainbat urtetan lehen edo bigarren saria irabazi duen Imialda Mateos Ramosek.

Iaz izan zuen lore lehiaketak partaide gehien: hamar lagun. 

Izena emateko, parte hartzailearen izen-abizenak eta balkoia edo leihoa identifikatzeko helbidea eman behar dira, honako hauetako bide bat erabiliz:

  • Udaletxera bertaratu.
  • 943 75 30 43 zenbakira deitu.
  • Izena emateko azken eguna ekainaren 25a.

Ikustaldiak

Lehiaketa bera, ekainaren 28tik uztailaren 2ra bitartean izango da. Bestela esanda, egun horietan egingo ditu balkoien eta leihoen ikustaldiak sariketako epaimahaiak. 

Ohi denez, bi sari izango dira, 150 eurokoa lehena eta 75 eurokoa bigarrena.