Errekaundieta, Ganbela, Ibarzabal, Intsusu, Iturbe eta Joangoerreketa errekak

Ubane Madera Zangitu 2021ko eka. 6a, 09:01
Joangoerreketa erreka, saihesbide ondoan.

Errekaundieta izena izan arren, erreka benetan motza da hura. Sagar-Erreka errekaren adarretako bat da, berriz, Ganbela erreka. Ibarzabal errekak ez du baserririk inguruan. Intsusu errekatik gertu daude, berriz, Ezozia bailarako baserri altuenak. Bestalde, Iturbe errekari Iturbe Zar baserriak ematen dio izena. Azkenik, Joangoerreketa saihesbidepetik pasatzen da.

San Andres bailaran dago Errekaundieta erreka eta Leizeaga errekaren adarretako bat da. Gehiago jakiteko klikatu HEMEN.

Iruren

250 metro luze da Ganbela erreka eta Irure bailaran dago. Gehiago jakiteko klikatu HEMEN.

Ibarzabal erreka Irure auzoan dago eta ez dauka baserririk inguruan. Gehiago jakiteko klikatu HEMEN

Ezozian

Ezozia bailaran dago Intsusu erreka. 550 metro luze da. Gehiago jakiteko klikatu HEMEN

Iturbe erreka, berriz, oso erreka motza eta aldapatsua da. Ezozia bailaran dago. Gehiago jakiteko klikatu HEMEN.

Azkenik, XX. mende hasieran, Joangoerreketako urak Sologoengo zentralera eramaten ziren, indarra sortzeko. Gehiago jakiteko klikatu HEMEN.