Zeroari eusten

Ubane Madera Zangitu 2021ko eka. 4a, 18:42

Gaur argitaratutako datuen arabera, koronabirusari dagozkion Soraluzeko adierazleek zeroan segitzen dute. Bestela esanda, ez dute positiborik atzeman herrian eta intzidentzia-tasa metatua da zero. Debabarrenean, dagoeneko hiru herri daude zero positiborekin. Gainerako guztietan, datuek behera egiten segitzen dute.

Egunetik egunera,hobetzen segitzen dute koronabirusarekin lotutako datuek Debabarrenean. Gaurkoen arabera, herri bakarrak du ehundik gorako intzidentzia-tasa metatua, Elgoibarrek. Gainerako guztiak hortik behera daude eta gainera, zazpi egunotan, hiru herritan ez dute positibo bakar bat bera ere atzeman. 

Hona hemen maiatzaren 28tik ekainaren 3ra arteko datuak, herriz herri:

  • Eibar 4    47,32
  • Elgoibar  4  121,32
  • Mendaro 0   0,00
  • Deba 0     91,69
  • Mutriku  1    37,64
  • Soraluze  0   0,00
  • Debabarrena 9

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.