“Abiada-muga ez da errespetatzen. Gainera, zebrabidean itxaroten egon arren, auto gehienak ez dira geratzen, nahiz eta pertsona nagusiak zain egon edo umeak baloi bila errepidera irten”.
Halaxe salatu zuen Mauri Muro herritarrak aste honetako osoko bilkuraren amaieran, galde-erreguen tartean. Egoera konpontzeko edo zaintzeko neurriak eskatu zituen auzotarrak.
Seinale berriak
Iker Aldazabal alkateak erantzun zion orain, zirkulazio arau berriak ezarri dituztenez, Udaltzaingoarekin batera errepasatu egin dutela herriko seinaletika eta ikusi dute hainbat puntutan eguneratu egin behar direla seinaleak. Hori horrela, datozen egunotan, seinale berriak ipiniko dituzte. Alkateak gaineratu zuen, edozelan ere, “ hainbat herritarren heziketa hobetzea” ere beharko litzatekeela.