Erabat berde

Ubane Madera Zangitu 2021ko eka. 2a, 18:13

Badira bi egun SARS CoV-2 koronabirusaren bilakaerarekin lotutako adierazleak zeroan daudela Soraluzen. Bestela esanda, azken 14 egunotan. herrian ez dute positiborik atzeman eta horren ondorioz, intzidentzia-metatuaren tasa ere zerokoa da. Debabarreneko datuak ere nabarmen ari dira hobera egiten.

Azken datuen arabera, Soraluze koronabirusaz libre dago. Eta COVID-19ak Debabarrenean duen intzidentzia ere oso txikia da, izan ere, eskualde osoan, 9 positibo besterik ez dituzte atzeman azken zazpi egunotan. Elgoibarrek du intzidentzia mailarik altuena baina han ere beheranzko joerari eutsi diote datuek eta 200dik beherako tasa dauka.

Hona hemen datuak, herriz herri:

  • Eibar   4     47,32
  • Elgoibar   4   173,31
  • Mendaro  0    47,28
  • Deba   0     146,71
  • Mutriku   1     37,64
  • Soraluze  0   0,00
  • Debabarrena 9