Bihar zabalduko dute Itxaropenako taberna

Ubane Madera Zangitu 2021ko eka. 2a, 09:56
Itxaropenako tabernaren sarrera.

Bihar, eguena, zabalduko dute Itxaropena Erretiratuen Elkarteko taberna. 18:30ean zabalduko dute eta estreinaldirako, bertaratzen diren herritarrei kontsumizio bakoitzeko mokadutxoa emango die opari Bego Gallastegik, datozen urteotan taberna kudeatuko duen soraluzetarrak. Nahia eta helburua da erretiratuez eta pentsiodunez aparte, herritarrak ere erakartzea Itxaropenara. 

Bego Gallastegik eta Falik gertu dute Itxaropenako taberna bihar zabaltzeko. Soraluzeko Udalak energia kontsumoa murriztea eta ekipamenduak hobetzeko hainbat lan egin ditu bertan. Horrez aparte, kudeatzaile berriek eskatuta, garbiketak egin, zaharkitutako tresnak berriengatik aldatu eta besteak beste, terraza garbitu eta lorez apaindu dute, bezeroek terraza erabiltzeko aukera ere izan dezaten.

Hamar hilabetez itxita

Bihar, 18:30ean irekiko ditu ateak tabernak. Ongi etorri modura, herritarren kontsumizio bakoitzeko mokadutxoa oparituko dute. Bihartik aurrera, berriz, tabernaren funtzionamendu berria zehaztuko dute, ordutegiak eta beste. Hamar hilabetez izan da itxita Itxaropena elkartearen taberna.