Talde beasaindarrak ohikoan jorratzen dituen punk rock eta punk oi! doinu elektrikoak alde batera utzi eta "set akustikoa" prestatu zuen iaz, "egoera ezegonkor honetan aurrera egin ahal izateko". Hain zuzen, iaz abiatu zuen emanaldi akustikoen zikloaren barruan kokatzen da zapatuan Antzokian eskainiko duten emanaldia. Arratsaldeko 19:00etan izango da, Antzokian.
Emanaldia Galtzagorriak jai batzordeak eta Udaleko Kultura Batzordeak antolatu dute elkarlanean, gazteei zuzendutako kultur programazioa aberasteko helburuz.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, dagoeneko salduta daude Iratxon salgai jarri zituzten sarrerarik gehienak. Interesatuendako, Plaentxia.eus-ek kontzerturako hiru sarrera bikoitz zozkatzen ditu HEMEN.