Kabaretaren bitartez, LGBTI+ kolektiboko kide askok bizi duten egoerari buruzko hausnarketa egiteaz gain, kolektibo osoaren eskubideen aldeko mezua zabaldu nahi du Andoni Mutiloa artistak.
Elurren istorioa
Esnatu naiz ikuskizuneko protagonista Elur da, trans kolektiboko artista. Londresen bizi da eta The Pink Flamingo klubean bere showa izatea lortu du. Jende ugari joaten da show hori ikustera eta pozik eta harro dago bere ibilbidearekin baina oraindik baditu sendatu gabeko zauriak. Kabaretean artistaren atzean ezkutatzen den pertsona azaleratuko da: Pello. Euskalduna, baserritarra, 10 urte lehenago Euskal Herritik alde egitea erabaki zuen, bertan ezinezkoa zitzaiolako lasai bizitzea. Londresen bere ametsa egia bihurtu du. Ospea eta arrakasta. Zer gertatuko litzateke bere jaioterrira itzuliko balitz? Lagunek eta familiako kideek onartuko lukete den moduan? Pellok argi du: oraindik, gaur egun, ez da posible.
Sarrerak
Emanaldirako sarrerak Iratxo goxodendan eskura litezke 5 euroko prezioan edo egunean bertan, Antzokirako sarreran. Plaentxia.eus-ek hiru sarrera bikoitz zozkatzen ditu, HEMEN.