Kejak eta eskarixak

Tximistaren argiari esker

Ubane Madera Zangitu 2021ko eka. 1a, 09:40

'Tximistaren argiari esker'. Mikel Valero.

Euskalmeteko adituen arabera, atzo gauean, 5.000 oinaztu baino gehiago izan ziren. Soraluzen ere ikusgarria izan zen ekaitza. Batzuetan, bazirudien gaua baino egun-argia zela. Horren erakusle Mikel Valero argazkizaleak 22:30ean ateratako argazkia. Gaurko ere giro ezegonkorra iragarri du Euskalmetek, batik bat, eguerditik aurrera.

Gaur, martitzena, abisu horia aktibatu dute, balizko prezipitazio ugariarengatik. Euskalmetek dio giro ezegonkorra izango dela zaparradekin eta trumoi-ekaitzekin. Xehetasunei dagokienez, goizean aurreneko zaparradak bota ditzake, batez ere barnealdean, baina eguerditik aurrera ezegonkortasuna areagotu eta zaparrada trumoitsuak nonahi botako ditu. Txingorra egin dezakeela ere abisatu du.