Debabarren osoan, 11 positibo

Erredakzioa 2021ko mai. 31a, 14:45

Hobera egiten segitzen dute koronabirusaren kutsatzea neurtzen duten indikadoreek. Gaur, astelehena, argitaratutako datuen arabera, Soraluzek 0 positiborekin segitzen du eta Debabarren osoan, 11 positibo baino ez dituzte hauteman.

Soraluzeri dagokionez, azken egunotan positibo berririk atzeman ez izanak lagundu du intzidentzia-tasa metatua 100dik beherakoa izatea. 

Honako hauek dira azken zazpi egunotako datuak, herriz herri:

  • Eibar   7    50,96
  • Elgoibar  2   181,98
  • Mendaro  0   47,28
  • Deba   1    146,71
  • Mutriku   1    37,64
  • Soraluze  0   75,49
  • Debabarrena 11

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.