Beste behin, Biraka bikain

Ubane Madera Zangitu 2021ko mai. 29a, 13:36

Atzo, barikua, arrakasta handiarekin gauzatu zen Birakaren ikuskizuna. Pandemiara egokituta, musukoak jantzita eta ikusle kopurua mugatuta izan arren, eragozpen guztien gainetik dantzariek eta antolaketak onena eman zuten eta akatsik gabeko ikuskizuna eskaini zieten bertaratutakoei. Trukean, txalo zaparrada eskuratu zuten haiengandik. (BIDEOETAN, SORALUZEKO TALDEEN DANTZAK)

Atzo iluntzean, Soraluzeko 50 ume inguruk eta Elgoibartik bertaratu ziren gazteek 16 dantza eskaini zituzten, horietatik sei soraluzetar dantzariek. Erabat koordinatuta, tempusak bikain zainduta, ikusle askoren irudipena izan zen hasi orduko bukatu zela ikuskizuna, nahiz eta ia ordubeteko iraupena izan.

Josu Mugika Birakako arduradunak esplikatu zuen bestetan baino saio motzagoa egitea tokatzen zela, jakinekoak diren arrazoiengatik. Baina aldi berean, eskerron beroa helarazi zuen, sikiera Plazentzian (beste herri batzuetan ez bezala) ikusleak bertan zirela taularatu ahal izan dutelako ikuskizuna. 

Erlazionatuak

'Un gato jazz'

Ubane Madera Zangitu 2021 mai 29 Kultura

'Un poco loco'

Ubane Madera Zangitu 2021 mai 29 Kultura

'7 nation army'

Ubane Madera Zangitu 2021 mai 29 Kultura

'Ez naz makurtuko'

Ubane Madera Zangitu 2021 mai 29 Kultura

'Run boy run'

Ubane Madera Zangitu 2021 mai 29 Kultura

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.