Martitzenean, Altxorraren Bila jolasa egin zuten Eskutik Eskura ekimeneko kideek. Herrian gora eta behera ibili ziren pistak aurkituz eta argituz, zein baino zeni iaioago, ezkutatutako altxorra aurkitzeko ahaleginean izan ere, saria zen atzoko merendolarako, ikasturtea amaierakorako gonbidapena.
Lortu zuten, bada, sari preziatua eta atzo, eguena, Gaztelekuan elkartu ziren guztiak, askari goxoa egin eta ikasturteari agur esateko. Penaz egin zuten hori neska-mutikoek. Kontatu zuten gustura asko ibili direla eta dagoeneko deseatzen daudela ikasturte berrian ere Eskutik Eskura ekimenean parte hartzeko.
16 ume
Jatorri anitzeko Soraluzeko umeekin egindako ekimena izan da Eskutik Eskura, LH2. mailako umeak. Euskarazko aisialdia lantzeko helburua izan dute eta eskola barruan nahiz kalean egin dituzte ekitaldiak urritik maiatzera. 16 haurrek parte hartu dute, zortziko bi taldetan banatuta.