Positibo barik

Erredakzioa 2021ko mai. 28a, 13:42

Soraluzen, SARS CoV-2 koronabirusean positiborik atzeman gabe segitzen dute. Aste osoko datuak dira. Eskualdean ere behera egiten segitzen dute datuek. Guztira, 25 debabarrendarrek eman du positibo azken zazpi egunotan.

Aste honetan, eskualdeko herri guztietan egin dute behera datuek eta horren eraginez, baita intzidentzia-tasa metatuak ere. Soraluzen izan ezik, herrikoa bere horretan mantendu da-eta.

Hona hemen datuak herriz herri:

  • Eibar   9   80,08
  • Elgoibar  10     233,97
  • Mendaro  0  47,28
  • Deba  5     146,71
  • Mutriku   1     18,82
  • Soraluze  0   100,65
  • Debabarrena 25