Eli eta Manex Pagolak batera egiten duten aurreneko proiektua da domekan Gaztelupen aurkeztuko dutena. Bertso jarriak, doinu zaharrak eta musika elektronikoa biltzen ditu.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Covid neurriak direla eta emanaldirako aforoa mugatua izango da (45 ikusle) eta terrazan lekua hartzeko aurrez sarrera eskuratu beharko da. Sarrerak Gaztelupeko barran daude salgai 3 euroko prezioan.
Emanaldia herriko bertsozaleen taldeak eta Gaztelupe Tabernak antolatu dute, Pil-pilean euskaltzaleen elkartearen laguntzarekin.
Domeka Ertzekoak zikloa
Domeka honetan hasi eta ekaina amaierara bitartean, Gaztelupe tabernak hainbat kultur emanaldi antolatuko ditu Domeka Ertzekoak zikloaren barruan. Ekainaren 13an, Gasteizko Konpost taldeak kontzertua eskainiko du eta ekainaren 27an, berriz, Assata musika taldeak joko du.