Bizikleta martxa gerturatzen

Erredakzioa 2021ko mai. 26a, 14:15
Pentsioen aldeko bizikleta martxa Tolosan. Argazkia: Ataria.eus

Gaur, eguaztena, Bergarara ailegatuko da pentsio publiko duinen aldeko bizikleta martxa, Zumarragatik. Bihar goizean iritsiko da Soraluzera, 09:15ean.

Lehen bi etapak eginda ailegatuko da Bergarara pentsio publiko duinen aldeko bizikleta martxa. Orain arteko ibilbidean, bizikletan doazenek lagun izan dituzte tokian tokiko pentsiodunen mugimenduko kideak eta aldarrikapen nagusiak ekarri dituzte gogora. 

Bihar ere, halaxe egingo dute Soraluzen. 09:15ean da hitzordua. Izan ere, Bergaratik irten eta Deban bukatuko da biharko etapa, beraz, Soraluzetik goiz pasatuko dira. 

Plaza Berrian egingo diote martxari harrera, besteak beste, txalapartaz eta bertsoz lagunduta. Gero, elkarrekin egingo dute Gabolatserainoko bidea. Handik, Mendiolarantz joko du martxak, bidean aurrera eginez.