Positibo barik

Erredakzioa 2021ko mai. 25a, 13:45

Baltegieta, ibaiaren beste aldetik. Argazkia: Pedro Lete.

Berriro ere behera egin dute koronabirusarekin lotutako herriko kutsatze datuek. Gaurkoen arabera, azken zazpi egunotan, ez dute positibo berririk atzeman. Debabarrenari dagokionez, eskualdean ere behera egin dute datuek.  

Gaurko datuen arabera, Soraluzeko intzidentzia-tasa metatua da 100,65ekoa. 

Debabarreneko egoerari dagokionez, herri guztietan dago semaforoa hori edo berde kolorean. Eibarren, adibidez, nabarmen egin du behera atzemandako positibo kopuruak.

Hona hemen datuak, herriz herri:

  • Eibar  7    101,91
  • Elgoibar  17    251,30
  • Mendaro  1   47,28
  • Deba   8   165,05
  • Mutriku   1   18,83
  • Soraluze  0     100,65
  • Debabarrena 34

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.