Laburbirako iturrien esanetan, emanaldiak irauten duen 72 minutuetan, ikusleak gorrotoa, barrea, beldurra, jakin mina eta nazka bizitzeko aukera izango du. "Jasotako film labur guztien artean zortzi aukeratu dira beraien istorio eta kalitate nabarmenagatik eta jaialdietan izandako harreragatik", gaineratu dute.
Ondorengo film laburrak dira proiektatuko dituztenak:
- Aterpean Ateri (Ruben Crespo).
- Nigandik (Imanol G. Gurrutxaga).
- Game Over (Ilune Diaz).
- Ilunabarrean esan (Ekhiñe Aizkorbe, Sara Alonso, Irati Egibar, Julene Etxauri, Xabier Vallina eta Irene Zaldua).
- Babarrun Txapelketa (Andoni Mtz de Madina eta Julen de la Serna).
- Datsegit (Aitor Arruti).
- Nire eguneroko maitea (Ximun Fuchs, Manex Fuchs, Eñaut Castagnet).
- Agur (Iñigo Acha).