Musika eskolako arduradunek jardunaldiaren oso balorazio positiboa egin zuten, pandemia izan arren, pandemia aurreko ate irekien jardunaldietan izan ohi den bisitari beste izan baitzituzten zapatuan.
Zapatuan, 37 bisitari izan zituzten Soraluzeko Musika Eskolako ate irekien jardunaldian. Zortzi taldetan banatuta, gelaz gela bisitatu zuten eskola. Han, zain zituzten bertako irakasleak eta baita hainbat ikasle ere. Guztien artean, pop-rock, folk herrikoia eta soinu bandak oinarri zituzten musika erakustalditxoak egin zizkieten eta bisitariek majo gozatu zituzten.
Musika eskolako arduradunek jardunaldiaren oso balorazio positiboa egin zuten, pandemia izan arren, pandemia aurreko ate irekien jardunaldietan izan ohi den bisitari beste izan baitzituzten zapatuan.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.