Errekak: Egotza, Erlaegi, Errekabaltza eta Errekatxua

Ubane Madera Zangitu 2021ko mai. 23a, 09:01

Erlaegiko zentrala.

Egotza baserriari izena ematen dio Egotza errekak; Erlaegik, berriz, argindar zentrala izan zuen, Udalarena. Errekabaltza motza da eta aldapatsua; luzea da, berriz, Errekatxu erreka; besteak beste, Sagar-Errekako putzuarekin egiten du bat. 

Egotza errekak Osintxurekin egiten du muga, bidegorria zeharkatzen du. Gainera, herriko errekarik aldapatsuena da, %74ko penditzarekin. Gehiago jakiteko klikatu HEMEN

Erlaegi

Erlaegi erreka, berriz, Soraluze hiribilduaren sorreran protagonistetako bat izan zen. Zubia ere izan zuen, Herlaibiako zubia. Gaur egun, errepidearen azpian dago, ikusezin. Gehiago jakiteko klikatu HEMEN

Errekabaltza

Errekabaltza da Lisiba errekaren adarretako bat, motza eta aldapatsua. Gehiago jakiteko klikatu HEMEN.

Errekatxua

Errekatxua errekak, berriz, Sagar-errekarekin bat egiten du, Mutxaneko putzuan. Aierdi izena ere badu. Gehiago jakiteko klikatu HEMEN. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.