Oraingoan, odol emaile gutxiago

Ubane Madera Zangitu 2021ko mai. 22a, 10:29
Argazkian, Myriam Ortega Tejedor eta Monica Rodriguez Saez, odola ematen lehendabiziko aldiz. Erizaina, berriz, Juan Manuel Rascon soraluzetarra da.

Atzo, barikua, 34 herritar joan ziren odola ematera nahiz eta azkenean, 30 inguruk eman ahal izan zuten. Aurreko deialdian baino 12 lagun gutxiago bertaratu ziren. Hala ere, horien artean, “bidea ikasi duten bost odol-emaile berri” izan ziren eta hori modu positiboan baloratu dute deitzaileek.

Euskadiko Kutxak emandako furgoneta berriarekin bertaratu ziren Odol Bankukoak Itxaropena Erretiratuen Elkartera.

16:30etik 20:30ak arte jardun zuten odol ateratzen, patxadaz, emaile gutxiago bertaratu baitziren atzoko deialdira. Besteak beste, odola ematera joan ziren lau lagunek ezin izan zuten eman, kirola egin berri baitzuten eta medikuek gomendatu zieten ez ematea, tentsioarengatik.

Gauzak horrela, 30 bat poltsa batu zituzten atzo. Hurrengo hitzordua uztailaren 23an izango da.