Positibo berri barik

Ubane Madera Zangitu 2021ko mai. 21a, 18:41

Zubi Nagusia.

Azken hiru egunotan, Soraluzen ez dute positibo berririk atzeman SARS CoV-2 koronabirusa detektatzeko probetan. Baina, intzindentzia-tasa metatuak lehengo horretan segitzen du, azken zazpi egunotan hautemandako lau positiboek eraginda. Debabarrenari dagokionez, gorabehera gutxi izan dute datuek.

Eibarren jaitsi eta Elgoibarren, Mendaron eta Deban apur bat igo. Horixe izan da azken bi egunotan koronabirusaren kutsatze mailari dagozkion datuek eskualdean izan duten joera. Bestela esanda, mugimendu txikia izan da, eskualde osoan hiru positibo berri detektatu baitituzte.

Datuak

Hona hemen maiatzaren 14tik maiatzaren 20ra bitarteko datuak, herriz herri:

  • Eibar   13     167,43
  • Elgoibar  17  216,64
  • Mendaro  1  94,56
  • Deba  3    201,72
  • Mutriku  0   18,82
  • Soraluze  4  100,65
  • Debabarrena 38