Datorren eguenean, maiatzaren 27an abiatuko dute aurtengo Kulturaldia, Laburbiraren aurtengo edizioarekin. Uztailaren 17ra arte, Kulturaldiak denetariko kultura ekimenak ekarriko ditu herrira.
Kontzertuak, dantzak eta antzezlanak
Adibidez, iaz pandemiak galarazi zuen udako kontzertua eskainiko du aurten Soraluzeko Musika Eskolak. Gauza bera egingo du Ezoziko Ama Abesbatzak, ondo lagunduta, gainera, Oñatiko Ganbara abesbatza profesionalarekin landutako kontzertua eskainiko baitute.
Ezoziko jaietan, berriz, Plazentziatarrak jauzi dantzaren estreinaldi publikoa egingo dute eta dantza saio irekia izango da. Hainbat kontzertu ere antolatu dituzte, adibidez, Azken sustraiak , Neomak, Sotano 21 eta Malevaje taldeenak. Eta baita antzerki saioak ere, helduendako zein umeendako.
Hona hemen ekitaldi guztiak, egunez egun:
- Maiatzak 27: Laburbira, 19:00etan. Gaztetxean
- Maiatzak 29: Madre Coraje antzezlana. 19:00etan. Antzokian.
- Maiatzak 30: Kaleko Margo Lehiaketa, helduendako zein umeendako.
- Maiatzaren 31tik ekainaren 12ra: margo lehiaketako margolanen erakusketa.
- Ekainaren 1: Alternatiba berria basoen kudeaketarako. Hitzaldia. Tantai Kooperatiba. 18:00etan, Tolarekuan.
- Ekainak 5: Azken sustraiak. Rock kontzertua. 19:30ean. Antzokian.
- Ekainak 6: Esnatu naiz. Andoni Mutiloa. Antzerkia. 19:30ean. Antzokian.
- Ekainak 12: Dantza saio irekia. 11:00-13:00. Ezoziko plazan.
- Ekainak 13: Ikimilikiliklik antzezlana. Jokin Oregik zuzenduta. Umeendako. 18:00etan. Arane kiroldegiko frontoian.
- Ekainak 16: Musika Eskolaren udako kontzertua. 17:30. Frontoian.
- Ekainak 19: Neomak. Musika kontzertua. 19:30. Antzokian.
- Ekainak 25: Sotano 21. Musika kontzertua. 19:30. Antzokian.
- Ekainak 26: Ezoziko Ama Abesbatza eta Ganbara Abesbatza. Kontzertua. 19:30. Arane kiroldegiko frontoian.
- Uztailak 3: Malevaje. 19:30. Antzokia.
- Uztailak 10: Zintzilik. Haurrentzako kontzertua. 18:00. Antzokian.
- Uztailak 17: Euskal danbolinaren aroak. Ikuskizuna. Jose Inazio Ansorena eta Joserra Senperena. 19:30. Antzokian.