Lau positibo

Ubane Madera Zangitu 2021ko mai. 19a, 13:27

Zerotik lau positibo izatera pasa da SARS CoV-2 koronabirusari dagokion Soraluzeko egoera. Domekan atzeman zuten positibo bat eta astelehenean, berriz, beste hirurak. Atzo ez zuten positibo berririk hauteman. Hori bai, igoera horren ondorioz, herriko semaforoa atzera ere dago hori kolorean. 

Gaur, eguaztena, argitaratutako datuen arabera, herriko intzidentzia-tasa metatua da 100,65. Mutrikuren eta Mendaroren ondoren, eskualdeko baxuena da. 

Edozelan ere, azken egunotan, Soraluzen gora egin dute atzemandako positiboek. Eta gutxi bada ere, baita Elgoibarren ere. 

Hona hemen datuak, herriz herri:

  • Eibar    18      207,47
  • Elgoibar  12   173,31
  • Mendaro 0     94,56
  • Deba   1        146,71
  • Mutriku  0      18,82
  • Soraluze  4   100,65
  • Debabarrena 35