Odol ateratzeak, barikuan

Ubane Madera Zangitu 2021ko mai. 19a, 12:19
Gazteak odola ematen, martxoan.

Barikuan, odol ateratzeak egingo dituzte Itxaropena Nagusien Elkartean. Gogoan izan, pandemia dela-eta, aldez aurretik txanda hartu behar dela, honako telefono zenbakira deituta: 943 00 78 84.

Odol ateratzeak ere goizago hasiko dituzte, 18:00etan beharrean, 16:30ean eta 20:30ak arte jardungo dute.

Bestetan moduan, oraingo deialdi honetan ere 40 emaile lortu nahiko lituzkete. Azken hitzorduan, martxokoan, 42 herritarrek eman zuten odola eta oso balorazio positiboa egin zuten Odol Bankutik zein Soraluzeko elkartetik, batik bat, odol emaile berriak ere animatu zirelako.