Semaforoa berde

Erredakzioa 2021ko mai. 17a, 15:19

Berdera ailegatu da koronabirusaren intzidentzia-tasa metatuaren egoeraren Soraluzeko semaforoa. Mutrikuren ondoren, eskualdean, intzidentzia baxuena duen herria da. Hori bai, atzo, domeka positibo berri bat hauteman zuten. 

Azken egunotan, Debabarrenean, maldan behera segitzen dute koronabirusaren kutsatze datuek, nabarmen, gainera. Deban ere dagoeneko 300dik beherakoa da intzidentzia-tasa metatua. 

Herririk "berdeena" Mutriku da. Azken astean 0 positibo atzemateaz gainera, bertako intzidentzia-tasa metatua da 18,82. Mutrikuren ondoren dator, berriz, Soraluze, 50,33ko tasarekin. 

Hona hemen maiatzaren 10etik 16ra bitarteko datuak, herriz herri:

  • Eibar   27     254,79
  • Elgoibar   10    181,98
  • Mendaro   0   141,84
  • Deba  4         293,42
  • Mutriku    0    18,82
  • Soraluze 1     50,33
  • Debabarrena 42