Errekak: Arkaitzeta, Armendia, Belakotegi eta Bolinegi

Erredakzioa 2021ko mai. 16a, 09:01
Armendia erreka.

Motza, oso motza da Arkaitzeta erreka. Luzea da, berriz, Armendia erreka. Bigarrena lehena baino ezagunagoa ere bai. Bestalde, Belakotegi Irure auzoan jaiotzen da, baita Bolinegi erreka ere. 

Arkaitzeta errekak Ezozi auzoa du sorleku. Baina herritarrek, batez ere, Arzabaleta parke inguruko zatia ezagutzen dute, haren ondotik pasatzen baita. Xehetasunak jakiteko klikatu HEMEN.

Armendia

Armendia erreka, berriz, Ezozi bailararen ardatza da. Besteak beste, Ezoziko futbol zelaiaren azpitik pasatzen da, baita Mendiola industrialdearen azpitik ere. Ipintza erreka izena ere badu. Xehetasunak jakiteko klikatu HEMEN

Belakotegi

Irure auzoan dago Belakotegi. Iraolabeitia baserritik gertu. Elektraetxea eraiki zuten XX. mendeko erdialdean, inguruko baserriei argindarra emateko. Xehetasun gehiago jakiteko klikatu HEMEN

Bolinegi

Bolinegi, Bolunegi edo Sasibaltz. Hiru izenak izan ditu Irure bailarako beste erreka honek. Sasibaltz mendian sortzen da eta inguruan boluaren edo errotaren bat izan zuelako ustea dago. Xehetasunak jakiteko klikatu HEMEN