Positibo barik, berriro

Ubane Madera Zangitu 2021ko mai. 15a, 09:01

Atzo argitaratutako datuen arabera, Soraluzek COVID-19an positibo barik jarraitzen du. Debabarrenari dagokionez, berriz, eskualdean ere datuek beheranzko joerari eutsi egiten diote. Debak bakarrik jarraitzen du 400dik gorako intzidentzia-tasa metatuarekin.

SARS COVIDaren intzidentzia neurtzeko erabiltzen den semaforoak hori kolorean segitzen du Soraluzen, aste osoan moduan. Gainera, orain arteko joerari eutsita, datozen egunotan berde kolorean ipiniko litzateke. 

Debabarreneko egoerari begiratuta, berriz, Elgoibarren izan ezik, gainerako herri guztietan jaitsi da intzidentzia-tasa metatua, gehien, Mutrikun. Elgoibarren, eutsi egin zaio kopuruari. Eta Deban, 400dik gorako intzidentzia izan arren, behera egin du kopuruak. 

Honako hauek dira maiatzaren 7tik maiatzaren 13ra bitarteko datuak, herriz herri: 

  • Eibar        33     283,90
  • Elgoibar     8   199,31
  • Mendaro   1   189,13           
  • Deba         8    421,79
  • Mutriku      1   37,64
  • Soraluze    0  100,65
  • Debabarrena 51  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.