Ordenagailua eta Internet erabiltzen ikasten

Ubane Madera Zangitu 2021ko mai. 14a, 09:14

Hainbat herritar Esperientzia Gelaren ekimen batean, orain dela bi urte.

Astelehenean, hilaren 17an, ordenagailua eta Internet erabiltzeko oinarrizko ikastaroa hasiko dute, Itxaropena elkartean. Bost saio izango dira, 16:30etik 18:00ak bitartean. Zortzi lagunendako lekua dago. 

Maiatzaren 17an, 19an, 24an, 25ean eta 31n izango dira ordenagailua eta Internet erabiltzen ikasteko saioak. 

Erakutsiko dute, batetik sagua eta teklatua erabiltzen eta ordenagailua modu autonomoan erabiltzen. Bestetik, Interneten nabigatzen eta online komunikatzeko erreminta nagusiak erabiltzen: posta elektronikoa, medikuarekin hitzordua eskatzea, gauzak inprimatzea, prentsa irakurtzea…

Oraingo deialdi honetan leku barik geratu diren bazkideen izenak hurrengo saioetarako gorde egingo dituzte. Halaber, hurrengo saioetan izena eman nahi dutenek martitzenetan egin dezakete hori, Itxaropena elkartean, 11:00etatik 12:00ak bitartean.