Kejak eta eskarixak

Txoko tabernako langileei, eskerronez

Ubane Madera Zangitu 2021ko mai. 11a, 10:29

S.E. soraluzetarrak eskerrona helarazi nahi die Txoko tabernako langileei. Joan zen domekan eraztuna galdu zuen, balio sentimental handikoa. Zorionez, Txoko tabernako langileek lurrean aurkitu zuten eta gorde. Emakumeak tabernara eraztunaz galdezka deitu zuenean, bitxia deskribatzeko eskatu zioten, berarena zela ziurtatzeko. Hori egin zuenean, tabernan gordeta zutela esan eta bueltatu egin zioten. S.E. oso eskertuta dago tabernako langileen jokabidearengatik. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.