Koronabirusa

Bailarako intzidentzia-tasarik txikiena

Erredakzioa 2021ko mai. 10a, 13:41

Gaur eguneratutako datuen arabera, azken zazpi egunotan positibo bakarra atzeman dute Soraluzen. Azken egunotako garapenari esker, Debabarreneko intzidentzia-tasa metaturik baxuena dago herrian. Oro har, eskualdean ere nabarmen jaitsi dira atzemandako positiboak.

Alarma egoera bertan behera geratu denez, eremu gorrian egoteak dagoeneko ez du eraginik herrien egunerokotasunean.

Baina izango balu ere, Debabarrenean apenas igarriko litzateke, gaurko datuen arabera, bakarrik Debak segituko bailuke eremu gorrian. Gainera, Deban ere izugarri jaitsi da atzemandako positibo kopurua. 

Orokorrean, Debabarrenean nabarmen egin du behera SARS CoV-2a detektatzeko probetan positibo eman duen herritarren kopuruak. Guztira, 71 izan dira. 

Hona hemen maiatzaren 3tik maiatzaren 9ra bitarteko datuak, herriz herri:

  • Eibar   43   313,02
  • Elgoibar  11   268,63
  • Mendaro  3   189,13
  • Deba   12     605,17
  • Mutriku   1    150,55
  • Soraluze    1   125,82
  • Debabarrena 71 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.