0 KM KOMERTZIOAK

Familientzako coaching hezitzailea herrian

BABESTUTAKO EDUKIA 2021ko mai. 7a, 08:00

Olga Pelaez hezitzailea.

Olga Pelaez soraluzetarrak familientzako coaching zerbitzua eskaintzen du Paso a paso osasun eta ongizate zentroan. "Gure semeari begiratzen diogunean eta bere portaeran komunikazio falta, isolamendua, desobedientzia sistematikoa, errendimendu akademikoan jaitsiera edo apatia orokorra atzematen dugunean, arduratu egiten gara eta hori aldatzen ahalegintzen gara".  

"Zergatik portatzen da horrela nire semea/alaba? Portaera du bere beharrak asetzen ahalegintzeko erreminta, bere 'barreneko logikatik' ernetzen zaiona, eta bere esperientzien eta horietaz egiten duen interpretazioen bidez eraikitzen du. Logika hori pentsamendutan antolatzen da eta pentsamendu horiek etorkizuneko portaerentzako molde gisa funtzionatzen dute, elkarreraginean alineatuz logika-pentsamendua-portaera. 

Coaching hezitzaileak testuingurua sortzen du umearen munduan barneratzeko, parez pareko posizio batetik, eta posible egiten du portaeraren sustraian dauden interpretazioak deskubritzea eta umeari bere kabuz portaera alternatiboak bilatzen laguntzen dio. 

Umearen barne munduarekiko errespetuz jokatuta, umeak erresistentziak murriztu eta errazago kolaboratzen du, eta horrela lortzen da berak bere kabuz aurkitzea soluzioak ."

Lau testigantza

Ander (gurasoa)
"Olgarekin lan egin ostean, aldaketa garrantzitsuak sumatu ditugu familian. Nire alabari sentitzen duena adierazten lagundu zion. Orain komunikazioa errazagoa da. Niri lagundu zidan nire alaba hobeto ulertzen eta baita nire erantzunak erregulatzen ere."

Miren (gurasoa)
"Olgaren saioetara joaten hasi denetik, bere jarrera nabarmen aldatu dela igarri dugu. Ez dago hain defentsiban eta irekiago dago esaten edo proposatzen diogunera."

Ane (15 urte)
"Nire buruaz ez nekizkien gauzak deskubritu ditut eta nire helmugara iristeko neukan horma ere bai. Orain badakit ahal dudala eta gai naizela, orain badakidalako nola bota horma hori." 

Jon (10 urte)
Lasaiago sentitzen naiz, sentitzen dudana esaten ikasi dudalako eta beldur gutxiago diet arazoei, arazoak konpontzeko modu gehiago ditudalako. Gainera, dibertigarria izan da. 

Kontaktua

Paso a paso osasun eta ongizate zentroa

Olga Pelaez Conejo

Mug. 640 516 884 

E-posta: pasoolga@gmail.com

@olgapelaez_pasoapaso

Youtubeko kanala