Jaitsiera ikusgarria

Ubane Madera Zangitu 2021ko mai. 5a, 13:17

Azken egunotako joerari esker, jaitsiera ikusgarria eman da SARS CoV-2 koronabirusarekin lotutako kutsatze-datutan. Herriko intzidentzia-tasa metatua dagoeneko 300era  jaitsi da. Eta azken zazpi egunotan 4 positibo detektatu dituzte. Debabarrenean herri bakarrean izan dute igoera: Mendaron.

Bestela esanda, bi egunean, ia erdira jaitsi da herriko intzidentzia-tasa metatua. Eta eskualdean ikusten ari den joerak itxaropenerako bide handia ematen du. Pare bat adibide: Deban ia 1.000koa da gaurko intzidentzia-tasa metatua. JOan den astean ia 2.000koa zen

Honakoak dira apirilaren 28tik maiatzaren 4ra bitarteko datuak, herriz herri:

  • Eibar    43   363,98
  • Elgoibar  15   320,62
  • Mendaro  2   330,97   
  • Deba  23    1192
  • Mutriku   4   319,91
  • Soraluze 4   301,96
  • Debabarrena 91