Deba ibaiaren bazterretan eraikita egoteaz aparte, Soraluzek ur oparotasun handia dauka. Errekaz eta errekastoz inguratuta dago. Horren erakusle, Sorapediak 42 sarrera ditu landuta Hidrografia atalean. Datozen domeketan, erreken izenek eta izanek hartuko dute orain arte landutako Leku Izenen tokia. Lehen kapituluan, Aierdi, Aitzurkilla, Altun eta Aristi errekak ezagutuko ditugu.
Aierdi erreka Irure auzoan dago. Ur-jauzia ere badauka. Xehetasun gehiago jakiteko, klikatu HEMEN.
Aitzurkilla
Aitzurkilla erreka, berriz, Txurruka-San Andres auzoan dago. Lisiba errekaren bigarren adarra da. Xehetasun gehiago jakiteko, klikatu HEMEN.
Altun
Altun errekak zubia eta guzti izan zuen, Gabolatseko zubia. Baina ez da nahastu behar gaur eguneko Gabolatseko zubiarekin, Deba ibaiaren gainetik egindakoarekin. Xehetasun gehiago jakiteko klikatu HEMEN.
Aristi
Aristi erreka, berriz, oso aldapatsua da %61. Ezozi bailaran dago hura. Xehetasun gehiago jakiteko klikatu HEMEN.