500dik behera

Ubane Madera Zangitu 2021ko mai. 3a, 19:30

Gaur argitaratutako datuen arabera, SARS CoV-2 koronabirusari dagokion herriko intzidentzia-tasa metatua 400era gerturatzen ari da. Bestalde, Debarrenean, bakarrik Debak segitzen du eremu-gorriko herrien zerrendan. Eta Deban ere nabarmen egin dute behera kutsatze-datuek.

Hobetzen segitzen du koronabirusarekin lotutako egoerak Soraluzen eta baita Debabarrenean ere. Eskualde osoan, 100dik behera kutsatu atzeman dituzte azken zazpi egunotan. Soraluzen, berriz, lau besterik ez. Horri esker, herriko intzidentzia-tasa metatua ia 400ean dago. 

Eremu gorrian dauden herrien zerrendari dagokionez, berriz, dagoeneko eskualdeko bakarra dago bertan: Deba. Eta Deban ere beheranzko joera nabarmenari eutsi diote kutsatze-datuek. 

Kutsatze-datuak

Honakoak dira apirilaren 26tik maiatzaren 2ra bitarteko datuak, herriz herri: 

  • Eibar   43        382,18
  • Elgoibar   20   337,95   
  • Mendaro  1      378,25
  • Deba       21    1265,36
  • Mutriku    7        376,36
  • Soraluze  4       427,78
  • Debabarrena 96

Eremu gorria

Honako hauxe da, berriz, eremu gorrian dauden 5.000 bizilagunetik gorako herrien zerrenda:

Amurrio, Aretxabaleta, Arrasate, Arrigorriaga, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Barakaldo, Bergara, Bilbao, Deba, Derio, Donostia, Erandio, Errenteria, Galdakao, Getxo, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Laudio, Lazkao, Legazpi, Leioa, Lekeitio, Lezo, Mungia, Muskiz, Oiartzun, Ondarroa, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Usurbil, Trapagaran, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga.

Honakoa da 5.000tik beherakoen zerrenda: 

Aia, Aizarnazabal, Alegia, Anoeta, Antzuola, Artziniega, Asteasu, Ataun, Ayala/Aiara, Bakio, Eskoriatza, Etxebarria, Gamiz-Fika, Getaria, Ibarra, Loiu, Otxandio, Urduliz, Urduña, Zaldibia, Zestoa, Zierbena eta Zizurkil.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.